Athleticek aise menderatu zuen Levante, eta Eibarrek ez zuen alerik bildu Atletico Madrilen zelaian, txukun jokatu arren

Egilea:

Data: 2014/08/31

ESPAINIAKO LIGA 

Geldikako jokaldiak erabakigarriak izan ziren bi partidetan.

Athleticek biribildu egin zuen atzo aste on hau. Ligako bigarren jardunaldian, Levante erraz menderatu zuen, geldikako jokaldiak bikain baliatuz. Era horretara sartu zituen aurreneko bi golak: lehendabizikoa Adurizek egin zuen, eta bigarrena Iturraspek. Lehen gola 32. minutuan izan zen, eta bigarrena 51.ean. Muniainek eman zion errematea emaitzari, hirugarren gola sartuz 76. minutuan. Lehen hiru puntuak batu zituen horrela Athleticek.

Eibar, eskas geldikako jokaldietan

Eibarri atzo gertatua ez zen asko espero. Izan ere, Atletico Madrilen bi golak bi geldikako jokalditan jaso zituen. Aurrenekoa Mirandak sartu zuen 12. minutuan, eta Mandzukicek bigarrena 24.ean. Ematen zuen lehia erabakita zegoela, baina Abrahamek sekulako gola sartu zuen 33. minutuan Eibarrentzat. Bigarren zatian, Eibar nagusi izan zen jokoan, baloiaren jabe eginez, eta izan zuen aukera garbi-garbia lehia berdintzeko, baina Angelek kanpora bota zuen baloia 87. minutuan, atetik gertu zenean. Aurreneko partidua galdu zuen Eibarrek atzo horrenbestez. Hiru punturekin segituko du sailkapenean.