Espainiako Kopako lehen kanporaketa: ordutegiak
ESPAINIAKO KOPA
Datorren asteazkenean jokatuko da, eta partida bakarrera dira. Euskal Herriko bost talde ariko dira lehian.
Espainiako Kopako lehen kanporaketa jokatuko dute datorren asteazkenean, eta hauek dira Euskal Herriko taldeen partidak eta ordutegiak:
- Barakaldo-Trival Valderas (20:15)
- Leioa-Sestao (19:30)
- Izarra-Granadilla (20:00)
- Oviedo-Amorebieta (20:30)
Bigarren kanporaketako zozketa ere egin zuten bere garaian, eta aurkari hauek izango lituzkete gure taldeek sailkatuko balira:
- Barakaldo-Aviles/Marino de Luanco
- Leioa-Sestao/Puertollano-Teruel
- Izarra-Somozas/Barea
- Amorebieta jokatu gabe igaroko litzateke hirugarren kanporaketara