Italiak nola gainditu zuen Ingalaterraren defentsako lana

Egilea:

Data: 2014/06/16

MUNDUKO KOPA 2014

Italia-Ingalaterra (Italia erasoan) vs Away team - Football tactics and formations

Oso aberatsa izan zen taktikaren ikuspegitik Italia-Ingalaterra.

Italiak erasoan, honela hautsi zuen Ingalaterraren defentsa: Gerrard eta Hendersonen bizkarrean sartu zituen hegaleko Marchisio eta Candreva.

Gerrard eta Henderson atzetik joaten ziren Pirlorekin eta Verratirekin. De Rossi erdiko atzelarien artean sartzen zen, eta Darmian hegaleko atzelaria oso gora joaten zen. De Rossi-Pirlo-Verrati hirukoak askotan lortu zuen baloia Candrevari pasatzea; hau ia beti bakarrik egoten zen, Baines Darmianekin zegoelako, eta Cahill eta Jagielkoa (erdiko atzelariak) Balotelli zaindu behar zutelako.

Horrela lortu zuen Italiak baloia beste areara eramatea, behin eta berriz.

Futboleko entrenatzailea eta kazetaria