Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa

Egilea:

Data: 2013/08/26

Reala menderatu du finalean (0-1), eta bigarren aldiz eskuratu titulua.

Euskal Herriko Koparen hirugarren edizioa Athleticek irabazi zuen atzo. Finalean, Reala menderatu zuen (0-1) Azpeitian jokatu zen partidan. Manuela Lareok sartu zuen gola.

Bigarren aldiz irabazi du Athleticek Euskal Herriko Kopa, aurrenekoan ere garaile izan baitzen. Iaz, Realak lortu zuen garaipena.