Athletic-Reala derbia, lehen jardunaldian
EMAKUMEZKOEN 1. MAILA
Lehiaketa irailaren 8an hasiko da eta 2014ko maiatzaren 4an bukatuko.
Emakumezkoen 1. mailak hasiera erakargarria izango du Euskal Herriko futbolarentzat. Izan ere, aurreneko jardunaldian, derbia jokatuko dute Athleticek eta Realak.
Irailaren 8ko asteburuan izango da, Lezaman. Bigarren itzuliko derbia 2014ko urtarrilaren 12a izango da, Zubietan.
Hamasei talde ariko dira lehian, eta Euskal Herriko taldeak Athletic eta Reala izango dira, Lagunakek maila galdu baitzuen aurreko denboraldian.