Alemania, txapeldun

Egilea:

Data: 2013/07/28

EMAKUMEZKOEN EUROKOPA

Seigarren aldiz  segidan irabazi du txapelketa. Norbegia menderatu du finalean (1-0).

Alemaniak irabazi du emakumezkoen Eurokopa. Seigarren aldiz jarraian. Zortzigarrena bere historian. Norbegia menderatu du gaurko finalean (1-0).

Kostatako garaipena izan da. Izan ere, norbegiarrek aldeko bi penalti jaurtiketa izan dituzte, baina Nadine Angerer atezainak biak urrundu ditu: Trine Ronningena eta Solveig Gulbrandsenena. Lehen zatiko 29. minutuan aurrenekoa, bigarren zatiko 60.ean bigarrena. Tarte horretan sartu du Alemaniak gola. Mittag izan da golegilea, 49. minutuan.

Bigarren zatian, ireki egin da partida. Norbegiak arrisku handiagoak hartu behar izan ditu, eta Alemaniak aukera on batzuk izan ditu emaitza loditzeko. Azkenean, ordea, gol batek erabaki du finala.