Lau gol sartu zituen Seferovicek atzo, debutean
DENBORALDI-AURREA
Realak 1-7 irabazi zion Real Unioni.
Realak denboraldi-aurreko hirugarren partida jokatu zuen atzo, Irunen, eta aise irabazi zion Real Unioni (1-7).
Galtzen hasi arren (Valinek sartu zuen gola), atsedenaldira aurretik joan zen Reala, Ansotegi eta Agirretxeren golekin. Bigarren zatian, Griezmannek egin zuen hirugarrena, eta gainerako lau golak Seferovic aurrelari suitzarrak sartu zituen. Debuta zuen Realarekin jokalari fitxatu berriak.
Hurrengo partida etzi jokatuko du Realak. Lisboan izango da Sportingen aurka (20:45, ETB).