‘Tata’ Martino da Bartzelonako entrenatzaile berria

Egilea:

Data: 2013/07/23

FITXAKETAK

Bi denboralditarako kontratua sinatu du argentinarrak.

Bazter hauetan oso ezagun egin zen ekaina inguruan, eta orain, futbol munduko argi guztiak berari begira dauzka. Gerardo ‘Tata’ Martino da. Bera izango da Bartzelonako entrenatzailea datozen bi denboraldietan, klubak eta berak tratua itxi eta gero.

Realeko entrenatzaile izatetik oso-oso gertu egon zen aurreko hilabetean, baina Newell’s bere taldea Libertadores Kopako finalerdietara sailkatu izanak, zapuztu egin zuen fitxaketa. Reala ez zen ausartu Rosarioko (Argentina) entrenatzailearen zain egoten hainbeste denbora, eta Jagoba Arrasateren aldeko hautua egin zuen.

Tito Vilanovari minbizia berritu izanak behartu du Bartzelona entrenatzailea aurkitzera, eta Martino aukeratu du. Realean ezingo da bere lanarekin gozatu eta ikasi, baina Bartzelonan izango da, behintzat. Gertu.