Osasunak Jose Ariel Nuñez aurrelaria ekarri du
FITXAKETAK
Paraguaiarra da, eta denboraldi baterako utzita dator; gero, Osasunak erosteko aukera izango du.
Osasunak beste jokalari bat dauka: Jose Ariel Nuñez. Aurrelaria da eta Paraguaikoa. Utzita dator denboraldia amaitu arte, eta Osasunak erosteko aukera edukiko du denboraldiaren amaieran.
Paraguaiko Libertad de Asuncion taldetik dator, eta gaur gauean bertan egin du bat taldekideekin Herbehereetan.
25 urte beteko ditu irailean, eta 1.74 metro da luzean.