Osasunak Oriol Riera fitxatu du, eta Puñali kontratua luzatu dio
FITXAKETAK
Kataluniarra aurrelaria da eta hiru denboralditarako tratua egin du.
Osasuna albiste iturri izan da gaur. Batetik, Oriol Riera aurrelaria fitxatu du, eta bestetik, kontratua luzatu dio Patxi Puñali beste denboraldi baterako.
Oriol Rierak 27 urte bete zituen herenegun, eta Vicekoa da (Herrialde Katalanak). Hiru denboralditarako tratua izenpetu du Osasunarekin. Azken denboraldietan Alcorconen aritu da; aurretik, Bartzelonan Bn, Bartzelonan, Cultural Leonesa, Celta Bn, Celtan eta Kordoban jokatu zuen. Azkeneko bi denboraldietan, 24 gol sartu ditu 73 partidatan.
Pañi Puñalek 38 beteko ditu irailean, eta Leganesen utzita igaro zituen bi denboraldietan izan ezik, beste guztietan Osasunan aritu izan da.