Espainia, finalera
KONFEDERAZIO KOPA
Penalti jaurtiketetan menderatu du Italia (7-6).
Espainia izango du aurkari Brasilek Konfederazio Kopako finalean. Italia menderatu du penalti jaurtiketetan (7-6). 90 minutuak husna amaitu dira, eta luzapenean ere ez da golik izan.
Penaltietan huts egin duen bakarra Bonucci italiarra izan da, zazpigarren jaurtiketan. Navasek bota du bere atzetik, eta bere golak eman dio saria bere selekzioari.
Finala
- Brasil-Espainia (astelehena, 00:00)
3. eta 4. postua
- Uruguai-Italia (igandea, 18:00)