Valverde: “Beharrezkoa da taldea indartzea”

Egilea:

Data: 2013/06/21

ATHLETIC

Bi denboralditarako kontratua sinatu du klubarekin entrenatzaile berriak, eta gaur izan da aurkezpena.

athletic-club.net

Ernesto Valverdek gaur eguerdian egin du lehen agerraldia Athleticeko entrenatzaile denetik. Prentsaren aurrean azaldu da, Josu Urrutia presidentearekin batera, aurkezpen ofiziala egiteko.

Bi denboralditarako kontratua izenpetu dute bi aldeek.

Valverdek esandako batzuk bildu ditugu:

  • “Ilusio handia daukat”
  • “Erronka da Bielsa bezalako entrenatzailea ordezkatzea”.
  • “Esaerak esaten du bigarren aldiak ez direla onak izaten, baina espero dezagun ez betetzea esaerak dioena”.
  • “Athletic utzi nuenean zail ikusten nuen itzultzea. Zorionez, itzuli naiz, eta oso pozik nago”.
  • “Ardura eta erantzukizun handia da Athletic entrenatzea”.
  • “Ematen du zaila izango dela, itxaropen handia dagoelako, baina erronka da hori niretzat”.
  • “Ezin nion ezetz esan Athletici”.
  • “Beharrezkoa da taldea indartzea”
  • “Denboraldi honetan behean ibili da Athletic Ligan, baina uste dut badagoela gorago ibiltzeko taldea. Hala ere, taldea ondo ezagutu nahi dut lehendabizi, eta jokalariekin hitz egingo dut”.