Italia finalerdietan sartu da
21 URTEZ AZPIKO EUROPAKO TXAPELKETA
Bi partida jokatu eta biak irabazi ditu; A multzo horretan, Norbegia da beste sailkatua izateko aukera gehien duena, eta Ingalaterra aukerarik gabe geratu da.
21 urtez azpiko Europako Txapelketan, Italia da finalerdietara sailkatu den aurreneko taldea. A multzoan, bigarren jardunaldia jokatu dute gaur, eta italiarrek irabazi egin dute berriz.
Beste sailkatua Norbegia izango da ziurrenik, eta Ingalaterra kanpoan geratuko da, bi partidak galdu eta gero.
- Ingalaterra-Norbegia (1-3)
Golegileak: Dawson (57. min, penaltiz) /Semb Berge (15. min.), Berget (34. min.), Eikrem (54. min.)
- Italia-Israel (4-0)
Golegileak: Saponara (18. min), Gabbiadini (42. eta 53. min), Florenzi (71. min.)
Sailkapena
- Italia (6 puntu)
- Norbegia (4 p)
- Israeal (1 p)
- Ingalaterra (0 p)