Jagoba Arrasate: “Etxeko entrenatzailea naiz, eta proiektu honi jarraipena eman nahi diot”
REALA
Entrenatzaile berria aurkeztu dute gaur eguerdian.
Jagoba Arrasate aurkeztu du gaur eguerdian Realak, eta bere esan batzuk hauek izan dira:
- “Etxeko entrenatzailea naiz, eta proiektu honi jarraipena eman nahi diot” .
- “Ulertzen dut batzuek nigan konfiantzarik ez izatea, baina nik konfiantza daukat neuregan”.
- “1. maila ezagutzen dut eta metodologia ere bai. Entrenatzaile bakoitzak du berea, eta nik nire ideiak emango dizkiot taldeari”.
- “Banekien aukera hau izan nezakeela. Ez da ezustea izan”.
- “Konfiantza osoa izan dut, eta babesa daukat. Ardura sentitzen dut bai,baita naturaltasuna ere”.
- “Taldeak hobetzeko tartea dauka, gaztea delako”.
- “Nire laguntzaileak zein izango diren ezin dugu oraindik esan”.
- “Fitxaketetan, klubarekin batera ari naiz lanean”.