Asteburuko partidak
1. MAILA, 2.B MAILA (2. multzoa) eta EMAKUMEZKOEN 1. MAILA
Lehiaketak amaitzeko gutxi falta da, eta horrek handitu egiten du hainbat partidaren interesa. Asteburu honetan, esaterako, maila guztietan daude oso gertutik jarraitu beharreko partidak.
1. mailan, esaterako, Athleticek jokatuko du gaur, Celtaren zelaian. Jaitsieraren inguruko mamuak uxatzeko edo nahi baino gehiago handitzeko neurketa izango da. Hauek dira gure hiru taldeen partidak:
- Celta-Athletic (gaur, ostirala, 21:00)
- Valentzia-Osasuna (larunbata, 16:00)
- Getafe-Reala (astelehena, 22:00)
Jardunaldi osoa eta sailkapena
2. B mailako 2. multzoan, 36. jardunaldia izango dute jokoan bihartik aurrera. Hauek dira partidak:
- Amorebieta-Reala B (larunbata, 17:00)
- Athletic B-Alaves (larunbata 17:30, ETB, San Mames)
- Racing B-Teruel (igandea, 12:00)
- Izarra-SD Logroñes (igandea, 17:00)
- Lleida-Eibar (igandea, 17:15)
- UD Logroñes-Peña Sport (igandea, 18:00)
- Sestao River-Osasuna B (igandea, 18:00)
- Tudelano-Barakaldo (igandea, 18:00)
- Gimnastica-Noja (igandea, 19:00)
- Zaragoza B-Real Union (igandea, 19:30)
Emakumezkoen 1. mailan, igande eguerdian egongo da jarrita arreta osoa. San Mamesen, Athleticek eta Bartzelonak Liga izango dute jokoan. Azken jardunaldia da, eta puntua aurretik da Athletic. Gure hiru taldeen partidak hauek dira:
- Athletic-Bartzelona (igandea, 12:00)
- Levante-Lagunak (igandea, 12:00)
- Espanyol-Reala B (igandea, 12:00)
Jardunaldi osoa eta sailkapena