Chelsea-Benfica izango da finala

Egilea:

Data: 2013/05/02

EUROPAKO LIGA

Chelseak irabazi egin dio gaur ere Basileari (3-1), eta Benficak joaneko emaitza irauli du Fenerbahceren aurka (3-1).

Europako Ligako finala Chelseak eta Benficak jokatuko dute, maiatzaren 15ean, Amsterdamen (Herbehereak).

Hauek izan dira gaur, finalerdietako itzulikoen emaitzak:

  • Chelsea-Basilea (3-1) (5-2 denera)

        Golegileak: Torres (50. min), Moses (52. min) eta David Luiz (59. min) / Salah (45+1 min).

  • Benfica-Fenerbahce (3-1) (3-2 denera)

        Golegileak: Nico Gaitan (10. min), Cardozo (35. min eta 66. min) / Kuyt (23. min, penaltiz)

Chelseak lehen aldiz jokatuko du Europako Ligako finala (UEFA Kopa zenean ere ez zuen finalik jokatu), eta Benficak bigarrenez, 1982-1983an jokatu baitzuen aurrenekoa (galdu egin zuen Anderlechten aurka).