Zeruak eta lurrak bat egiten ez badute…
TXAPELDUNEN LIGA
Bartzelonak miraria behar du gaur, Bayern kanporatu eta finalera sailkatzeko. 4-0ekoari eman behar dio buelta.
Borussia Dortmundek gaur gauean jakingo du zein talderen aurka jokatuko duen Txapeldunen Ligako finala maiatzaren 25ean, Wembleyn (Londres, Ingalaterra).
Bartzelona edo Bayern Munich izango da, eta joaneko emaitza kontuan hartuta (4-0 alemaniarren alde), ematen du Bayern izango dela. Baina jokatu egin behar dute lehendabizi…
Joan zen asteko emaitzaz gain, bi taldeen egungo egoera ere alemaniarren aldekoa da. Bartzelona ez dabil, eta Bayern nahi gabe ere badabil. Hori guztia betetzen bada gaur, alemaniarren arteko finala izango da aurtengoa.
20:45ean hasiko da partida.