Finalerako lehen sailkatuaren bila
TXAPELDUNEN LIGA
Real Madrilek eta Borussia Dortmundek jokatuko dute gaur (20:45) itzulikoa. Joanekoan, 4-1 irabazi zuten alemaniarrek.
Txapeldunen Ligan, egun handia da gaurkoa, finalerdietako baten itzulikoa jokatuko baita. Real Madril ala Borussia Dortmund, horra aukera. Joaneko emaitza kontuan hartuta, (4-1 alemaniarrak nagusi), aukera gehiago dauzka Jurgen Kloppen taldeak.
Bernabeu zelaian erabakiko da dena, 20:45etik aurrera.
Real Madrilek 2002an jokatu zuen finala azkenekoz. Borussiak behin bakarrik izan du horretarako aukera, 1997an.