Balioko al du behintzat
RAYO 2
OSASUNA 2
Puntua ekarri du Osasunak Vallecasetik.
- Emaitzak eman behar dio hasiera kronikari. Puntua batu du Osasunak eta balioa eman behar zaio. Bat gehiago du eta ez da txarra, baina nahikoa izango al da?
- Geroak erantzungo du galdera…eta beste taldeen asteburuko emaitzek. Bitartean, partidak emandakoa geratzen zaigu, nahiz eta Osasunaren egoeran hurrengoan azkar pentsatzeko joera eduki.
- Rayok partida irekia nahi zuen. Bere estiloa da. Osasunari ere ez zaio gaizki joaten bizitasuna. Halakoxea izan da hasiera: 13.minutuan hiru gol ikusita zeuden zaleak. Aurretik zen Osasuna.
- Beste partida bat hasi da orduan Osasunarentzat. Emaitza gorde eta kontraerasoa akuilu. Baina asmoak asmo, kosta egin zaio plan berria gauzatzea. Andres aipatu behar gaur ere, Iruñeko santu berria.
- Santuak ere ezin baina lan guztiak bete, eta bigarren zatiaren hasiera samarrean berdindu egin du Rayok. Hortik amaiera artekoa ez da erosoa izan Osasunarentzat, baina sufritu ere ez du asko sufritu. aurko puntuarekin sufrimenduak zer bide hartuko duwn laster jakingo dugu. Balioko al du…