PSG-Bartzelona (2-2); Bayern-Juventus (2-0)
TXAPELDUNEN LIGA
Final-laurdenetako joaneko lehen bi partidetan, kataluniarrek garaipena galdu dute azken minutuan, eta Bayernek oso emaitza ona lortu du Juventusen aurka.
- PSG-Bartzelona (2-2)
Golegileak: Ibrahimovitx (79. min.) eta Maitudi (94. min); Messi (38. min.) eta Xavi (89. min. penaltiz)
Bartzelonan, Messik min hartu du giharretan, eta bihar jakingo da zenbaterako duen. Mascheranok ere min hartu du, eta larriagoa da bere lesioa: belauneko barne lotailua du hautsia eta sei aste beharko ditu osatzeko.
- Bayern-Juventus (2-0)
Golegileak: Alaba (1. min) eta Muller (63. min)
Itzuliko bi partidak datorren astean izango dira: apirilaren 10ean, asteazkenean.