Bartzelona, kale edo bale

Egilea:

Data: 2013/03/12

TXAPELDUNEN LIGA

Final 1/8etako itzulikoen bigarren txanda jokatuko dute gaur eta bihar. Bartzelona-Milan da arreta ia osoa bereganatu duena; gaur jokatuko da, italiarrak 2-0 aurretik direla.

Txapeldunen Ligako final 1/8etako azkeneko lau partida jokatuko dituzte gaur eta bihar, itzuliko neurketen baitan.  Hauek dira lau partidak:

  • Bartzelona-Milan (gaur, 20:45) (2-0, joanekoan)
  • Schalke-Galatasaray (gaur, 20:45) (1-1, joanekoan)
  • Malaga-Porto (bihar, 20:45) (1-0, joanekoan)
  • Bayern-Arsenal (bihar, 20:45) (1-3, joanekoan)

Aurreko astean, lau talde hauek sailkatu ziren final 1/4etarako: PSG, Real Madril, Borussia Dortmund eta Juventus.