Juventus eta PSG ere aurrera

Egilea:

Data: 2013/03/06

TXAPELDUNEN LIGA

Italiarrek erraz irabazi diote Celtici gaur ere (2-0), eta frantziarrek dezente sufritu dute Valentziaren aurka (1-1).

Juventus eta PSG. Horra beste bi talde Txapeldunen Ligako final 1/4etarako. Celtic eta Valentzia menderatu dituzte, hurrenez hurren.

  • Juventus-Celtic (2-0) (5-0, denera)

        Golak: Matri (24. min) eta Quagliarella (65. min)

  • PSG-Valentzia (1-1) (3-2, denera)

        Golak: Jonas (55. min.) eta Lavezzi (66. min.)

Datorren astean, beste lau partidak

Final 1/8etako kanporaketa datorren astean osatuko da, lau partida hauekin:

  • Schalke-Galatasaray (asteartean, 20:45) (1-1, joanekoan)
  • Bartzelona-Milan (asteartean, 20:45) (2-0, joanekoan)
  • Malaga-Porto (asteazkenean, 20:45) (1-0, joanekoan)
  • Bayern-Arsenal (asteazkenean, 20:45) (1-3, joanekoan)