Claudio Bravo, atzerritar etxekoa
REALA
Txileko atezainak 2017ra arte luzatu du kontratua; 2015ean bukatuko zitzaion aurrekoa.
Claudio Bravo eta Reala uztarri berean izango dira 2017ra arte, gutxienez. Kontratua urte horretara artekoa sinatu dute bi aldeek, lehengoa luzatuz; 2015ean bukatuko zitzaion, bestela.
2006an iritsi zen Realera. Taldean gehien jokatu duten atzerritarren zerrendan, hirugarrena da; Darko Kovacevic eta Valery Karpin dauzka aurretik.
Bideo honetan daude bere geldiketa eta urruntze onenak Realean denetik: