Euskal Selekzioa, Anoetan eta aurkariaren zain
EUSKAL SELEKZIOA
Abenduaren 29an jokatuko du aurtengo partida.
Euskal Selekzioak Anoetan (Donostia) jokatuko du aurten urteroko partida. Abuztuaren 29an izango da, eta aurkaria falta da. Bi dira hautagaiak: Bolivia (Xabier Azkargorta du entrenatzaile) edo Panama (Dely Valdes du entrenatzaile).
Bolivia zazpigarren doa 2016ko Munduko Kopara sailkatzeko fasean.
Panamak laugarren kanporaketa jokatuko du helburu berarekin.
Bolivia balitz aukeratua, ez litzateke lehen aldia. 1993an, orduan ere Azkargorta zela entrenatzaile, Anoetan izan zen Euskal Herriaren aurka jokatzeko. 3-1 irabazi zuten euskal herritarrek.