Agirretxek ez dio golik sartuko Iribarri

Egilea:

Data: 2012/09/23

REALA eta ATHLETIC

Levanteren zelaian ariko dira txuri-urdinak (16:00), eta San Mamesen zuri-gorriak Malagaren aurka (19:50), bosgarren jardunaldian.

Bosgarren jardunaldia dute jokoan Realak eta Athleticek, eta bi izenen jiran egin daiteke partida aurreko jarduna. Agirretxe ez da osatu, eta etxean geratu da. Gaur ez du golik sartuko. Atezainik ez du gaindituko. Gaur, denen artean, jokatuko ez duen bat nabarmenduko da, hala ere: Iribar.

Duela 50 urte egin zuen debuta Athleticek, gaurko aurkari beraren aurka, gainera, 1962ko irailaren 23an. Omenaldia egingo dio klubak, eta zaleek, jakina. Partidaren aurretik izango da, eta zaleei eskatu zaie lehia hasi baino ordu-laurden lehenago azaltzeko.

Realak Levanteren zelaian du neurketa (16:00), eta Athleticek San Mamesen, Malaga aurkari duela (19:50).

Realaren deialdia gaurko.

Athleticen deialdia gaurko.