Osasuna bihar hasiko da lanean
Taldearen aurkezpen ofiziala gaur egingo dute, Taxoaren (19:00).
Osasunako kideei ere bukatu zaizkie oporrak. Bihar hasiko dira lanean (11:00etan, Taxoaren). Aurretik, ordea, gaur bertan, aurkezpen ofiziala egingo dute. Taxoaren izango da, 19:00etan.
Lau fitxaketa egin ditu klubak: Sisi, Nano, Arribas eta Armenteros.
Beheko taldetik, jokalari hauek egingo dute denboraldi-aurrea: Elias, Loe, Onwu eta Torresek.
Oier eta Ruper ere taldearekin izango dira, joan zen sasoian utzita egon eta gero Celtan eta Elxen, hurrenez hurren.
Denera, 24 jokalari batuko dira gaur, baina 28 dira taldean. Armenterosek eta Annunziatak aste amaiera arteko oporrak dituzte, Ibrahima Senegalekin da, eta Nekunam hilaren 18an itzuliko da.
Aurreko denboraldiko taldetik, jokalari hauek faltako dira: Sergio, Calleja, Roversio, Raitala, Raul Garcia, Ricardo eta Lekic. Satrustegi utzita ariko da Numantzian.
Denboraldi-aurreko aurreneko partida uztailaren 18an jokatuko du Osasunak, Huescaren zelaian.