Lekic badoa

Egilea:

Data: 2012/07/04

Osasunak eta aurrelari serbiarrak bien arteko tratua haustea adostu dute.

Dejan Lekicek ez du Osasunan jokatuko. Klubak eta aurrelariak bien arteko tratua haustea erabaki dute, eta aurrelari serbiarrak Turkian izango du hurrengo geltokia, Genclerbirligi taldean.

2010ean etorri zen Iruñera, eta Osasunak 2,6 milioi euro ordaindu zituen. Inoizko bigarren fitxaketa garestiena izan zen, Dadyren atzetik (3,5 milioi euro).

Bi denboraldietan, ez du asko jokatu, eta 29 partidetan 3 gol baino ez ditu sartu.

Orain, Jose Luis Mendilibarrek lau aurrelari izango ditu taldean: Kike Sola, Nino, Ibrahima eta Manu Onwu. Klubak adierazi du nahikoa direla denboraldiari aurre egiteko.