Miguel Artxanko da Osasunako presidente berria

Egilea:

Data: 2012/06/30

Alde handiz irabazi dio beste hautagaiari, Javier Zabaletari. Parte-hartzea txikia izan da: bazkideen %33,81 baino ez da joan boza ematera.

Miguel Artxanko, Osasunako presidente hautatu berria.

Osasunak presidente berria dauka: Miguel Artxanko.

Erraz irabazi dio Javier Zabaletari, beste hautagaiari. Parte-hartzea oso txikia izan da: bazkideen %33,81 baino ez dira izan boza eman dutenak.

Boza eskura eman dutenen artean, 1.793 eskuratu ditu Artxankok (%71,24), eta 689 Zabaletak (%27,37). 27 boz zuri egon dira, eta 8 baliogabe.

Korreoz boza eman dutenak (1.590 bazkide) ari dira zenbatzen orain, eta gauerdia baino lehen ez dute konkata horren berri emango. Hala ere, ez dute aldatuko bazkideen erabakia, eta Artxanko izango da presidente berria.

Gaur bertan, Berria egunkarian, elkarrizketa hau egin dio Asier Legarda-ereño kazetariak.