Atzo, Arribas; bihar, Armenteros?
Osasunak atzo baieztatu zuen Rayoko atzelariaren fitxaketa, eta litekeena da bihar Sevillako erdilariarena egitea.
Hauteskundeetan bete-betean da Osasuna, bihar baita eguna presidente berria aukeratzeko (Miguel Artxanko edo Javier Zabaleta). Baina bitartean, kluba lanean ari da taldea sendotzeko.
Atzo, Alejandro Arribasen fitxaketa baieztatu zuen. 23 urte dauzka, eta Rayon aritu da. Atzelaria da, eta Osasunak debalde ekarri du, kontratua amaitzen zitzaiolako Madrileko taldearekin.
Hori ofiziala da. Beste hau, oraindik ez, baina bihar egin daiteke ofizial. Gaur, Diario de Navarra egunkariak argitaratzen duenez, Emiliano Armenteros lotuta dauka Osasunak. 26 urteko argentinarra ezkerra da, eta zelai-erdian aritzen da. Sevillarena da, baina azkeneko sasoiaren erdia Rayon egin du. 2010-2011 denboraldian ere Rayon jokatu zuen, Bigarren Mailan, eta 20 gol sartu zituen.

Armenteros

Arribas