Aritz Aduriz Athleticera itzuliko da
Hiru urterako kontratua sinatu du klubarekin.
Aritz Aduriz (Donostia, 1981) fitxatu du Athleticek. Aurrelariak eta klubak hiru urterako hitzarmena sinatu dute. Valentziarekin tratua itxi behar izan du lehendabizi Athleticek, hango jokalaria baitzen.
Hirugarren aldia beteko du talde zuri-gorrian:
- 2000an izan zen aurrenekoa, eta lehen bi denboraldiak Bilbao Athleticen egin eta gero, hirugarrenean goiko taldean ere jokatu zuen. Baina bere nahia ez zen gauzatu, eta ezin izan zuen kluben segitu.
- 2003-2004an Burgosera joan zen. Han denboraldi bat eta Valladoliden bi bete ondoren, Athleticek fitxatu zuen 2005ean. 2008ra arte egon zen klubean, eta 94 partidatan 23 gol sartu zituen.
- Mallorcari saldu zion orduko presidente Garcia Makuak 2008an, eta bi denboraldiz egon zen han. Valentzian aritu da azken bi sasoietan, eta orain Athleticera itzuliko da berriz.
Bideo honetan daude Athleticekin sartu dituen hainbat gol:
http://www.youtube.com/watch?v=7eW3qZllcC0