Athleticek Ismael Lopez fitxatu du
Nafarra da, Lugon aritu da azken denboraldian, eta aurretik ibilia da Athleticen harrobian. Ezker hegalean aritzen da.
Athleticek gauzatu du 2012-2013 denboraldiko lehen fitxaketa: Ismael Lopez (Iruñea, 1990).
Bi denboraldiko kontratua izenpetu dute bi aldeek. Erdilaria da Lopez, ezkerraldean jokatzen du, eta Lugon ibili da azken sasoian. Aurretik Athelticeko harrobian aritu zen, 2007tik 2010era, eta Lugora joan aurretik, Zaragoza Bn jokatu zuen urtebetez.

Ismael Lopez, baloiarekin.