Tudelano, Barakaldo, Izarra eta Peña Sport, 2.B Mailara
Laudio bakarrik geratu da igo gabe, azken kanporaketan aritu diren Euskal Herriko taldeen artean.
Euskal Herriko lau taldek lortu dute 2.B Mailara igotzea: Tudelano, Barakaldo, Izarra eta Peña Sportek. Bakarra geratu da kanpoan azken kanporaketan: Laudio.
Hauek izan dira atzoko eta gaurko emaitzak, itzuliko partidetan:
- Laudio-San Fernando (0-1. Joanekoan 2-0 galdu zuen Laudiok)
- Catarroja-Tudelano (0-1. Joanekoan 4-0 irabazi zuen Tudelanok)
- Aguilas-Barakaldo (1-1. Joanekoan 0-0 berdindu zuten)
- Tenisca-Izarra (0-0. Joanekoan ere 0-0 egin zuten. Penaltietan irabazi du Izarrak)
- Peña Sport-Racing B (0-1. Joanekoan 1-2 irabazi zuen Peña Sportek)
Emaitza guztiak, hemen.