Finalean izango da
Athleticek irabazi egin dio Bartzelonari Kopako finalerdian, eta Espanyolen aurka jokatuko du finala igande goizean (11:00).
Athleticek gertu dauka Kopa lehen aldiz irabazteko aukera. Finalean da, eta Espanyol izango du aurkari igande goizean (11:00, Las Rozas, Espainia).
Bartzelona Ligako txapelduna menderatu dute zuri-gorriek, Guru eta J. Flavionoren golekin (2-0). Hemen partidako fitxa.
Finalean Espanyol izango du parez pare. Rayo utzi du kanpoan, penaltietan (7-6).