Imanol Idiakez da Real Unioneko entrenatzaile berria
Denboraldi baterako tratua egin dute, eta beste baterako luzatzeko aukera ere bada. Guijuelon aritu da sasoi honetan.
Real Unionek ere entrenatzaile berria izango du: Imanol Idiakez. Denboraldi baterako egin dute hitzarmena, eta beste baterako luzatzeko aukeran ere ados jarri dira.
Reala Bn egon zen entrenatzen, Poli Ejidon ere bai, eta sasoi honetan Guijuelon aritu da.
Asteon, 2. B Mailako beste bi taldek ere, Eibarrek eta Sestao Riverrek entrenatzaile berrien izendapena egin dute.