Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaile berria; Jose Luis Ribera, Sestaokoa

Egilea:

Data: 2012/06/06

Garitano Eibar Btik igo da, eta Riberak Lotinarekin igaro ditu azken denboraldiak, bigarren entrenatzaile lanetan.

Eibarrek eta Sestao Riverrek egun berean iragarri dute zein izango duten entrenatzaile datorren denboraldian, 2. B Mailan. Gaizka Garitanok hartuko du eibartarren ardura, eta Jose Luis Riberak sestaoarrena. Biek sinatu dute denboraldi baterako.

Garitano Eibarren bertan aritu da azken bi denboraldietan, Eibar Bko entrenatzaile lanetan. Aurretik, talde nagusiko bigarren entrenatzailea izan zen, Angel Viaderoren laguntzaile gisa. Hurrengoa izango du laugarren denboraldia entrenatzaile bezala, baina orain, talde nagusian. Eibarko jokalari izandakoa da. Manix Mandiola ordezkatuko du.

Riberak azken denboraldietan bigarren entrenatzaile lanak egin ditu Miguel Angel Lotinaren alboan. Aurretik, Realeko harrobian aritu zen, Lagun Onaken jardun eta gero. Sestaon jokatutakoa da. Felix Sarriugarteren lekua hartuko du.

Duela pare bat hilabete pasatxo,elkarrizketa egin genion Riberari hementxe.