2.B Mailara igotzeko bigarren kanporaketa: emaitza onak, oro har
Izarrak eta Peña Sportek etxetik kanpo irabazi dute; Tudelano etxean nagusitu da; Barakaldok eta Laudiok etxetik at berdindu dute, eta Portugaletek etxean.
2. B Mailara igotzeko bigarren kanporaketen baitan, joaneko partidak jokatu dituzte asteburuan.
Gure sei talde ari dira lehian, eta hauek emaitzak:
- Sariñena-Izarra (0-1)
- Llosetense-Laudio (1-1)
- Portugalete-Aguilas (2-2)
- Vera-Peña Sport (1-3)
- Avila-Barakaldo (0-0)
- Tudelano-Villarobledo (2-1)
Partida guztien emaitzak, hemen.
Datorren asteburuan dira itzuliko neurketak.