Eibarrentzat, kale edo bale

Egilea:

Data: 2012/05/26

2. Mailara igotzeko lehen kanporaketa gainditu behar du gaur zaleen aurrean (20:15). Lugok irabazi egin zion Galizian (1-0).

Zirt edo zart. Eibarrek ez du beste aukerarik. Aurrera segi edo denboraldia amaitu. Parez pare, Lugo (20:15, ETB). Galizian jokatu zuten aurreko igandean, eta hangoak garaile (1-0). Emaitza hori irauli beharra dago 2. Mailara igotzeko aukerekin segitzeko. Bigarren kanporaketa jokatzeko lehenengo hau irabazi beharra dago.

Amorebietak bihar jokatuko du Linenseren zelaian, Gibraltarren (19:00). Joanekoan berdindu egin zuten (1-1).

Partida eta kanporaketa denak, hemen.

2.B Mailara igotzeko kanporaketak

Maila bat beherago ere igotzeko borrokan dabiltza. Gure zortzi talde daude lehian. Gaur, Barakaldok eta Mutilverak bakarrik jokatuko du; bihar, gainerakoek.

Hauek dira zortzi partidak (parentesi artean joaneko emaitza):

  • Barakaldo-Parla (gaur, 20:00etan) (0-2, Barakaldo garaile)
  • San Fernando-Mutilvera (gaur, 22:00) (1-1)
  • Portugalete-Mar Menor (bihar, 11:30) (1-1)
  • Levante B-Beasain (bihar, 18:00) (3-3)
  • Izarra-Utebo (bihar, 18:00) (3-2, Utebo garaile)
  • Tudelano-Azuqueca (bihar, 18:30) (1-1)
  • Ourense-Laudio (bihar, 17:30) (1-3, Ourense garaile)*
  • Peña Sport-Logroñes (bihar, 17:30) (4-0, Logroñes garaile)*
Partida eta kanporaketa denak, hemen.

*Bi kanporaketa hauetako garaileak bihar bertan igoko dira 2.B Mailara. Galtzaileek beste bi kanporaketa gainditu beharko dituzte.