Mourinhok Real Madrilen segituko du

Egilea:

Data: 2012/05/22

Beste bi denboraldi gehiagotarako luzatu du hitzarmena: 2016ra arte.

Jose Mourinhok eta Real Madrilek elkarri lotuta jarraituko dute. 2014an amaitzen zitzaion aurreko hitzarmena, eta gaur jakinarazi du Espainiako klubak beste bi denboraldirako luzatu dutela tratua.

Bi denboraldi daramatza klub horretan, eta bi titulu bereganatu ditu: Espainiako Kopa aurreko sasoian, eta Liga denboraldi honetan.