Amorebietak ez du emaitza ona lortu

Egilea:

Data: 2012/05/20

Berdindu egin zuen atzo Linenseren aurka Urritxen (1-1). 2.B Mailara igotzeko lehian, Laudiok muturreko handia hartu zuen, etxean Ourenseren aurka galdu eta gero (1-3), eta Mutilverak eta Izarrak ere ez zuten emaitza onik atera.

Mailaz igotzeko kanporaketetan, Euskal Herriko lau talde lehiatu ziren atzo arratsaldean: Amorebieta Bigarren Mailara igotzeko, eta Laudio, Mutilvera eta Izarra 2.B Mailara jauzia emateko. Ez zuten emaitza onik atera.

Amorebietak berdindu egin zuen Linenseren aurka (1-1). Galtzen joan ziren hasieratik bizkaitarrak, eta gero Alberdik berdindu zuen. Datorren asteburuan erabakiko da kanporaketa. Igo ahal izateko, hiru buruz buruko gainditu behar ditu Axier Intxaurragaren taldeak.

Laudiok astindua hartu zuen etxean, Ourenseren aurka nabarmen galduz (1-3). 0-3 galtzen joan eta gero, Javi Antonek sartu zuen arabarren gola. Laudiok kanporaketa bat gainditzea nahikoa da 2.B Mailara igotzeko, baina atzoko emaitzarekin, zail du lehenengoan helburua gauzatzea. Lortzen ez badu, beste bi kanporaketa irabazi beharko ditu.

Mutilverak berdindu egin zuen etxean San Fernandoren aurka (1-1). Izarrak, aldiz, galdu egin zuen Uteboren zelaian (3-2). Nafarroako bi talde horiek hiru kanporaketa gainditu behar dituzte 2.B Mailara igotzeko.

Atzoko beste emaitza batzuk, 2.B Mailara igotzeko lehian, hemen.

Gaurko partiden berri atzo eman genuen, gurean. Hemen dago lotura.