Nazioarteko Ligak: jardunaldi erabakigarria
Espainia, Ingalaterra eta Italiako txapelketetan, azken-aurreko jardunaldia dute jokoan; Alemanian, azkenekoa.
Interes handiko jardunaldia da hau nazioarteko Ligetan. Bukaera oso gertu dago, eta zenbait kontu erabaki daitezke asteburuan. Hauxe Ligaz Liga, partida guztien zerrenda:
- Espainiakoan, jaitsiera dago gori-gori. Bost talde lehian, eta inork nahi ez dituen bi leku. Europan sartzeko borroka ere polita dago. Azken-aurreko jardunaldia da gaurkoa. Partidak eta sailkapena.
- Ingalaterrako Premier Leaguen ere azken-aurreko partida sorta jokatuko dute astelehena bitartean. Liga jokoan dute Manchesterreko bi taldeek, eta jaitsieran, bost talde borrokan, bi leku bete gabe daudenean. Partidak eta sailkapena.
- Italiako Lega Serie An ere azken-aurreko jardunaldia dute jokoan. Scudettoa irabazteko hautagaiak bi: Juventus eta Milan. Eta jaitsierako leku bat bete gabe oraindik. Partidak eta sailkapena.
- Frantzian, hiru partida falta dira. Bihar eta etzi jokatuko dute jardunaldia. Liga irabazteko lehia (Montpellier eta PSG buruz buruz) eta ez jaistekoa zehaztu gabe daude oraindik. Partidak eta sailkapena.
- Argentinan, Clausurako beste jardunaldi bat. Partidak eta sailkapena.
- Alemanian, Bundesliga gaur bukatuko da. Jaitsierako kontu pare bat daude argitzeko. Partidak eta sailkapena.