Osasunak oztopo gehiegi izan du Valentzian
Emaitzari begiratuta, nabarmen galdu du (4-0), baina bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin aritu da, eta lehen gola 78. minutuan jaso du.
Osasunak galdu egin du Valentzian (4-0). Oztopo gehiegi jarri dizkiote parean, eta ezin izan du ezer onik atera. Aurkariaren lanaz gain, epailearen zama ere handiegia izan zaio aurrera segitzeko.
Atsedenaldira zihoazela, Lekici txartel gorria atera dio, Rami jotzeagatik. Ramk berak aurretik eman dio Lekici, baina hori ez dute ikusi lau epaileen artean. Kontua da bigarren zati osoa hamar jokalarirekin jokatu dutela nafarrek.
Hala ere, duin eutsi dio lanari, eta azken unean hasi da golak sartzen Valentzia. 78. enean sartu du Adurizek aurrenekoa. Bukaera artean sartu dituzte beste hirurak Jonasek (2) eta Adurizek berak.
Gaur galdu arren, Europan aritzeko aukera ez zaio asko aldendu Osasunari. Beste aurkari batzuek ere kale egin dutelako. Bi puntura du orain denboraldiko bigarren helburua, eta bi partida falta dira.