2. B Maila: korapiloak
Hiru partida falta dira Liga bukatzeko, eta asteburuko jardunaldiak gehiago nahastu ditu hainbat kontu, goialdean eta behealdean.
Gori-gori dago 2. B Mailako bigarren multzoa. Hiru jardunaldi falta dira, eta hainbat kontu lotu gabe daude oraindik. Goian eta behean. Eta gure talde batzuk zurrunbiloaren erdi-erdian ari dira.
Hauxe da gureen egoera, banaka aztertuta:
- Eibar: hirugarren dago, eta oraindik ez du ziurtatuta igoerako kanporaketak jokatzea, azkenaldian kale dezente egin du eta.
- Amorebieta: laugarren sailkatua, puntuak atera beharrean da igoerako kanporaketak jokatzeko lekuari eusteko.
- Alaves: bosgarrena. 3 puntura dauka Amorebieta, eta 6ra Eibar. Baina atzekoak ere gertu dauzka.
- Athletic B: erabat libre, ez gora eta ez behera. Zortzigarren.
- Sestao River: zuzenean jaisteko arriskua uxatu zuen aspaldi, baina matematikek diote ez jaisteko kanporaketako lekuari 6 puntu ateratzen dizkiola (9 daude jokoan). Hala ere, talde asko daude atzetik, eta hondamendi latza litzateke ez jaisteko kanporaketa jokatzea. Ia ezinezkoa. Hamargarrena da.
- Osasuna B: Sestao Riverren atzetik dago, 11. Egoera bera du.
- Real Union: hamaluagarrena, eta larri. Jaitsierako azken postua 4 puntura dauka, eta ez jaisteko kanporaketakoa 2ra.
- Reala B: hamaseigarren. Liga oraintxe bukatuko balitz, ez jaisteko kanporaketa jokatuko luke. Eta zuzenean jaitsiko litzatekeen azken taldea, Arandina, 2 puntura gerturatu zaio. Salbazio erabatekoa ere 2ra dauka.
- Lemoa: azkena eta jaitsita dagoeneko.
Gure taldeen egutegia hauxe da azken hiru jardunaldietan:
36. jardunaldia:
- Sestao River-Palentzia
- Athletic B-Amorebieta
- Lemoa-Zamora
- Ponferradina-Alaves
- Mirandes-Real Union
- G. Torrelavega-Reala B
- Osasuna B-Eibar
37. jardunaldia:
- Sestao River-Eibar
- Palentzia-Athletic B
- Amorebieta-Logroñes
- G. Segoviana-Lemoa
- Alaves-Mirandes
- Real Union- G. Torrelavega
- Reala B-Osasuna B
38. jardunaldia
- Athletic B-Sestao River
- Lemoa-Amorebieta
- G. Torrelavega-Alaves
- Osasuna B-Real Union
- Eibar-Reala B