Lehengo lepotik burua

Egilea:

Data: 2012/04/23

Emakumezkoen 1. Mailan, Athleticek Lagunak menderatu zuen (3-0), eta Realak Olivo (4-0). Sailkapenean ez da aldaketarik.

ATHLETIC-CLUB

Bost partida falta dira emakumezkoen 1. Maila bukatzeko, eta atzoko partiden ostean, aldaketarik ez da gure hiru taldeen ibilian.

  • Athleticek bigarren segitzen du Bartzelonaren atzetik, eta kataluniarrek hutsik egiten ez dutenez, hortxe segitu behar.
  • Realak ere zazpigarren jarraitzen du, ingurukoek ere ez zutelako hutsik egin.
  • Lagunak estuago dabil, baina beste aste batez, jaitsieratik kanpo segituko du. Berak ez du irabazten, baina atzekoek ere ez.

Gureen emaitzak hauek izan ziren atzo:

Jardunaldiko emaitza guztiak eta sailkapena, hemen.