Ez zen udako txapelketa bat

Egilea:

Data: 2012/04/22

Athleticek egin behar zuena egin du Santanderren, irabazi (0-1), etsita dagoen taldearen aurka. Toquerok sartu du gola.

  • Liga betean ere izaten dira lagunartekoen kutsuko partidak. Gaurkoa, esaterako, Racing ia jaitsita dago Bigarren Mailara, eta etsita ari da. Ez dira ohiko partidak izaten, eta aurkarientzat ere ez da erraza izaten ohiko lehiakotasuna azaltzea.
  • Athleticekoek lehiatu egin dute, edo neurketak eskatzen zuen lehiakortasun neurria eman, eta nahikoa izan zaie irabazteko.
  • Udako txapelketaren bateko lehia eman arren, puntuak zeuden jokoan, eta hiru hauekin, Txapeldunen Ligan aritzeko ametsa gertuago daukate zuri-gorriek.
  • Toquero hasieratik aritu da, eta gola sartu du. Oso garrantzitsua. Fernando Llorente ez direnek sartzea ona da taldearentzat.
  • Ostegunera begira, Europako Ligako finalerdia gogoan, Marcelo Bielsak ondo egin du Llorenteri eta Muniani atseden ematen (Llorentek 30 minutu pasaxo jokatu ditu). Beharko dute partida handirako. Eta besteek lehiatzeko aukera edukitzea ere ona da, haien ordezkoek, esan nahi dugu.
  • Beste batzuetan bezala, aukera dezente eta garbiak huts egin ditu Athleticek, eta hori da markagailua estua izatearen eragilea. Gehitxo ez duten huts egiten…

 
http://www.youtube.com/watch?v=_Uc2i_gmPUA