Elkar ezagutu zutenekoa

Egilea:

Data: 2012/04/18

Chelsea eta Bartzelona aurrez aurre ariko dira gaur Txapeldunen Ligako beste finalerdian. Bi entrenatzaileak, Roberto Di Matteo eta Pep Guardiola, lehen ere izan dira parez pare, baina jokalari zirenean.

200ko apirilaren 5a. Londres. Chelsea auzoa. Stamford Bridge zelaia. Txapeldunen Liga. Final-laurdenak. Joanekoa. Etxekoak eta Bartzelona.

Bi taldeetan izar asko. Partida handia izango denaren ustea.

Chelsean, jokalari hauek daude, besteak beste: de Goey atezaina, Petrescu, Babayaro, Leboeuf, Desailly, John Terry, Ferrer, Deschamps, Poyet, Wise, Sutton, Casiraghi, Flo, Zola, Weah… eta Di Matteo.  Entrenatzailea, Gianluca Vialli.

Bartzelonan, beste jokalari hauek daude, besteak beste: Hesp, Reiziger, Sergi, Frank De Boer, Puyol, Ronald De Boer, Figo, Cocu, Luis Enrique, Xavi, Kluivert, Litmanen, Rivaldo… eta Guardiola. Entrenatzailea,  Van Gaal, eta laguntzaile, Mourinho.

Hasi da partida, eta berrogeigarren minutura heltzerako, kanporaketa erabakita dagoela ematen du. Chelseak hiru gol sartu dizkio Bartzelonari. Zolak eta Flok (2).

Bigarren zatia. Bartzelonak gola sartu du, kanporaketari arnasa emateko. Figok.

Di Matteo bigarren zatian zelairatu da. 72. minutua da. Ordurako 3-1ekoa da emaitza. Guardiolak jokatu ere ez zuen egin.

Egun hartan lehiatu ziren aurrenekoz gaurko bi entrenatzaileak, Guardiola aritu ez bazen ere. Itzulikoan bai, itzulikoan biek jokatu zuten. Eta Bartzelonak kanporaketa irauli zuen, 5-1 irabaziz.

Biak zelai-erdian arituz ziren, elkarrengandik gertu. Baloiaren lehian biak. Gaur ere gertu egongo dira, baina ezingo dute baloiarekin jokatu. Jokalariei jokatuaraztea da orain bien lana.