Nazioarteko Ligak: asteburukoari errepasoa

Egilea:

Data: 2012/03/19

Nazioarteko Liga nagusietan, Espainiakoan izan da albistea. Beste guztietan, aldaketa gutxi. Ligaz Liga, hauxe asteburuak emandakoa:

  • Espainiako Ligan, Bartzelonak irabazi eta Real Madrilek berdindu. Ondorioa: 8 puntukoa da orain espainiarren aldea. Gaur osatuko da jardunaldia, Espanyol-Racing partidarekin (21:00). Emaitzak eta sailkapena.
  • Ingalaterran, Premier Leaguen, bi partida baino ez ziren jokatu igandean. Beste guztiak bihar eta etzi dira. Jokatutakoen artean, nabarmendu Manchester Unitedek Wolverthamptoni eman zion astindua (0-5). Sailkapena eta biharko zein etziko partidak.
  • Alemanian, Bundesligan, aldaketarik ez buruan. Goiko laurak garaile. Eta Bayern Munich egurrean (0-6 Herthari). Schalkek erraz irabazi zion Kaiserslauterni (1-4).  Emaitzak eta sailkapena.
  • Italian, Lega Serie An, Milanek eta Juventusek, lehen biek, irabazi egin zuten. Gaur osatuko da jardunaldia, Erroma-Genoa partidarekin (20:45). Emaitzak eta sailkapena.
  • Frantzian, Ligue 1en, lehen biek, PSGk eta Montpellierrek ez zuten irabazi. Atzealdean, Auxerre da azkena, eta entrenatzailea aldatu du: Jean Guy-Walleme (Kongoko selekzionatzailea ere bada) da arduradun berria. Emaitzak eta saikapena.
  • Argentinako Clausuran, Tigrek jarraitzen du buruan, berdindu arren. Independiente esnatu egin da, bigarren partida irabazi du jarraian. Emaitzak eta sailkapena.

Bideo hauetan, Juventusek Fiorentinari sartu zizkion 5 golak, eta Schalkeren golak:

 

http://www.bundesliga.de/de/bundesliga-tv/?f=/de/bundesliga-tv/inc/video_flv/spieltag/0000207462.inc.php