Muambak egoera kritikoan segitzen du

Egilea:

Data: 2012/03/18

Beste 24 orduz egongo da anestesiaren eraginpean, Zainketa Berezietan.

Ez da berririk Fabrice Muambaren osasunaren inguruan. Atzo bezala dago: egoera kritikoan. Bere kasa hartzen du arnasa, eta anestesiaren eraginpean daukate. Beste 24 orduz egon beharko du horrela.

Atzo, Londresko erietxeko sendagileek esan zuten aurreneko 24 orduak erabakigarriak izango zirela, baina gaur azaldu dute beste egun bete egon beharko duela orain daukaten bezala.

Muambak atzo izan zuen bihotzekoa, Tottenhamen zelaian, etxekoen eta bere taldea den Boltonen arteko partidan. 23 urte dauzka, eta jatorriz, Kongokoa da.