Igoera jokatzeko aukera jokoan
Amorebietak eta Alavesek derbia dute gaur Zornotzan. Bizkaitarrak laugarren daude, arabarrak bosgarren, hiru puntura. Bihar, Athletic B-Osasuna B, eta Sestao River-Reala B derbiak ere jokatuko dituzte Bigarren B Mailako 2. multzoan.
Gaurko jardunaldia jokatu, eta hamar partida baino ez dira faltako 2. B Maila bukatzeko. Zirt edo zart egiteko ordua izango da. Baina gaur bertan ere, kale edo bale egiteko partida daukate Amorebietak eta Alavesek.
Biek nahi dute lau onenen artean sartu Liga amaieran, igoerako kanporaketak jokatzeko. Amorebieta barruan da (47 puntu), eta Alaves du atzetik (bosgarren, eta 44 puntu). Esan beharrik ez dago gaurko neurketa garrantzitsua dela.
Derbiekin segituz, bihar beste bi izango dira: Athletic B-Osasuna B, eta Sestao River-Reala B.
Hauek dira gure taldeen partidak:
- Amorebieta-Alaves (gaur, 16:00, ETB)
- Lemoa-Mirandes (gaur, 17:00)
- Athletic B-Osasuna B (bihar, 11:30)
- Palentzia-Real Union (bihar, 17:00)
- Sestao River-Reala B (bihar, 17:00)
- Salamanca-Eibar (bihar, 17:00)