Nazioarteko Ligak: asteburuari begira

Egilea:

Data: 2012/03/09

Ingalaterran, elkarren arteko lehiak dituzte atzealdeko talde batzuek. Frantzian ere bada halako neurketa bat, eta Argentinan, lehia historikoa: Boca-Independiente; lehena azkenaren aurka.

Hemen da beste asteburu bat, eta Nazioarteko Liga nagusietan, jardunaldia gainean da. Ligaz Liga, hauxe asteburuari begirada:

  • Espainiako Ligan, derbia lehia interesgarriena; etzi, Osasuna-Athletic (21:30).  Partidak.
  • Ingalaterrako Premier Leaguen, atzealdeko hainbat talde elkarren aurka: Bolton-QPR (bihar 13:45), eta Wolves-Blackburn (bihar, 16:00). Jardunaldi osoa.
  • Alemaniako Bundesligan, hauetxek partidak.
  • Italiako Lega Serie An, hemen jardunaldi osoa.
  • Frantziako Ligue 1en, gaur hasiko da jardunaldia (Ajaccio-Marseilla, 20:00). Eta bihar, Niza-Nancy (19:00), atzealdetik ihesi nahian. Partida guztiak.
  • Argentinako Clausuran, gaur bi partida: Colon-Newells, eta Estudiantes-Lanus. Igandean, bi historiko aurrez aurre, baina egoera oso ezberdinean: Boca (lehen sailkatua)-Independiente (azkena). Partida denak.