Mahmadou Diarra fitxatu du Fulhamek

Egilea:

Data: 2012/02/28

Talderik gabe zegoen denboraldia hasi zenetik Real Madrileko jokalari ohia.

Mahmadou Diarra erdilaria fitxatu du Fulhamek. Real Madrileko jokalari ohiak denboraldia arteko hitzarmena egin du Londresko taldearekin, eta hurrengo denboraldia ere bertan egiteko aukera irekita utzi dute bi aldeek.

Diarra talderik gabe zegoen. Bitxia da Malikoaren istorioa. Real Madrilen zegoen, eta denboraldi onak egin zituen. Baina aurreko sasoian, Monakora joan zen, neguko merkatuan, Real Madrilek Adebayor fitxatu zuenean. Monako Ligue 2ra jaitsi zen, eta Diarra talderik gabe geratu zen. Halaxe egon da oraintsu arte, Fulhamek aukera eman dion arte.